20140207

DURANGOKO LOKALEI BUZUZKO INKESTA

Durangoko Udalak eta PH Positivo enpresak inkesta prestatu dute gazte lokaleen ordenantza bat eraikitzeko.



PH Positivo enpresak eta Durangoko Udalak prestatutako inkesta, otsaialaren 27tik zabalik, hiru gai lantzen ditu: gazteen aisialdia, gazteen segurtasuna lokal barruan eta auzokideekin bizikidetza. Inkesta prestatzeko prozesua luzea izan da. Honetarako hainbat saio antolatu dira, alde batetik galderak adosteko eta, bestetik, gazteen, jabeen eta auzokideen ikuspuntua jakiteko.
Bilatzen diren helburuak lokalei buruzko ordenantza betetzea eta gazteen aisialdiari buruzko proposamenak lortzea dira. Ordenantzak lokalaren seguratasuna bermatuko du, elektrizitatea, leihoak, komuna eta estintorea izateaz behartuz. Beste aldetik, gazteen aisialdiari buruzko galderak aurkeztu eta proposamenak batuko dira.
Udalaren ustez, Durangon izango diren aldaketak hoberantz izango dira eta biztanleria osoarentzat onuragarria izango da.



Inkesta betetzeko link-a:
http://www.phpositivo.com/gazteen-lokalak-durango-inkesta-encuesta-survey/
Informazio gehiago

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7657/es/contenidos/noticia/ikerketa_lonjak_13/es_ikerketa/adjuntos/Dossier_prensa_lonjas_c.pdf