ANIMALIEN LAPURRETA
Pasa den urtarrilak 5an, Fauste auzoko Erdella baserrian loro baten lapurketak izan zuen leku.
Azken urtean, hau da 2013an, 213 animaliaren lapurretak salatu ziren Euskal Herri osoan, eta hauetatik 97 Bizkaian. Esan digutenez gehienak etxekoak etxean zeudela gauzatu ziren eta aurten ere hasi dira lapurreta hauek.
Pasa den urtarrilak 5ean, Iurretako Fauste auzoko Erdella baserrian loro bat lapurtu zuten, jabeak etxean zeudela. Gertaera hau arratsaldeko 4retan izan da. Haiekin hitz egin dugu eta esan digutenez, haien loro maitea lapurtu zieten. Loroa kaiola batean zegoen atariaren erdialdean. Han bizi direnak egongelan zeuden hau guztia gertatu zenean. Aitona loroaren kaiolara hurbildu zen jaten emateko eta ohartu zen loroa han ez zegoela. Segituan bere alabari oihu egin zion eta honek arineketan poliziari deitu zion gertatutakoa azaltzeko.
Polizia ailegatzean, hartutako informazioaz baliatuz, erruduna atxilotzea zaila izango zela adierazi zien etxekoei, auzo bakartia zelako eta ez zegoelako arrastorik. Inork ez zuen lapurra ikusi ezta honen autoa ere ez.