IKASLE ARRAKASTATSUA
Jesuitak ikastetxeko Aitziber Ardanza ikasleak,
Espainiako saskibaloi txapelketaren finalean parte hartu du.
X.S. A.D. J.A. I.M. / DURANGO
Gure ikastetxeko Aitziber
Ardanza deituriko gaztea txiki txikitatik ibili da saskibaloi kontuetan, bere
aita Imanol Ardanza izanik. Apurka apurka saskibaloia bere bizitzaren parte
importante bat bihurtu eta urteekin teknika hobetzen joan zen.
Orain dela lau urte
lenengoko aldiz Euskadiko selekziora joateko deitu zuten eta Cadizen astebete
egon ta gero 8. postuarekin bueltatu ziren etxera.
Geroztik ona egin diren
selekzio guztietarako gonbidapena eduki du baita urte bat nagusiagokoen
selekziotarako ere bai.
Aurten ere Euskadiko
selekzioarekin Caceresera joan dira orain dela bi aste eta partidu gogor
askoren ostean bigarren postua lortu dute.
Finalean 72-53 geratu ziren
baina Euskal Selekzioko neskak oso pozik bueltatu ziren beraien etxeetara.
Orain selekzioa alde batera
utzita bere taldearekin entrenatzen du astean 3 aldiz partiduaz aparte. Apurka
apurka saskibaloiaren munduan sartzen hasi da eta nork daki etorkizun baten
sakibaloiko jokalari profesional bat izatera heldu daiteke…
Informazio iturriak: -Irudia: google irudiak
-Informazioa: selekzioko orrialdea
