Ekus-entzunezko komunikazio tailerrak, irudiaren eta komunikabideen funtzionamenduari buruzko ikerketa eta esperimentazio eremu bat definitu nahi du, errealitate sozialaren produzitzaile eta eratzaile baitira. (Ikus-entzunezkoen barruko funtzionamendua ulertu)
Ikus-entzunezko komunikazio tailerraren hezkuntza balioa, ez datza trebetasun teknikoen garapen hutsean, ikus-entzunezko testuak interpretazio kritiko batean baizik. (Teknika inportantea da baina garrantzitsuagoa da gauzak sortzeko erabiltzen diran ideaiak ulertzea)
Tailer hau, komunikabideen aurrean autonomia kritikoa garatzera zuzenduta egongo da bereziki. Iritzi kritikoak eta propioak lantzeko gaitasunean konfidantza lortu nahi da, bai eskola, irakasleen aurrean, bai komunikabideekiko eguneroko eta etorkizuneko esperientzian. (Ikasitakoa baliozkoa egingo zaigu gure inguruko mundua hobeto ulertzeko)
Eskolan irudia eta komunikabideak lantzen jartzeak hezkuntzaren erreformaren arabera, zera esan nahi du: praktika horiek zalantzan jarri eta interpretatzea, esanguratsu eta interpretaziorako xede bihurtzeko, eta isolatuta dagoen eta pasiboa den ikusleari komunikazio prozesua bere subjektu aktibo izaera itzultzea.
(Ikus-entzunezko lanak sortzen ditugun neurrian, hobeto ulertuko ditugu hainbat tokitatik jasotzen ditugun mezu eta ikus-entzunezko produktuak)
Zer egiten da ikus-entzunezkoen tailarrean: Unitate
didaktiko nagusiak hauek dira:
.IKASTETXERAKO IRRATI BAT.Irratsaio baten
grabaketa.
KUTXA ILUNA. KUTXA MAGIKOA. Argazki kameraren oinarriak
FOTONOBELA BAT. Argazkiekin kontatutako istorio bat.
ALBISTEAREN ERAKETA. ZER DA ALBISTEA? Zelan lantzen da albiste bat.
AUDIO GELAKO ALADIZKARIA(audiogela.blogspot.com)
. ZUEKIN 4. DBHko TELEBISTA. Telebistako albistegi bat.
. IZILIK! FILMATZEN ARI GARA! Pelikulen antzekoak egiten ditugu.
Ebaluazio prozesuan
kontutan hatuko diran ardatz nagusi batzuk:
Autonomi
kritikoa ebaluatzea ez da siolik ikasleak dakienaren gainean arreta
jartzea, aitzitik, berarentzat aurretik erantzunik ez duten egoera
barrien aurrean erantzuteko moduen gainean egotea da.
Horretarako
beharrezkoa izango da jardueren helburua eta hauek baloratzeko modua
erabaki, zehaztu eta adostea. (Autoebaluazioa eta taldeko rubrikak erabiliz +irakaslearen iritzia)
Prozesuak
ebaluatzea, hemen perfilatu duguna bezalako komumikazio-testuingurua
batean, honako hau esan nahi du:
· Ikus-entzunezko
produktoek sustatzen dituzten arazoen aurrean jarrera sortzailea,
ikerketa eta posibilitate eta aukera desberdinen kontrastea baloratzea.
·
Lankidetza-jarrerak, eta arrazionaltasun teknikoa, printzipio eta
prozeduren aplikazio soila,elkarizketara eta funtzionamendu-irizpide
kolektiboetara orientatutako komunikazio-arrazionaltasunera
menperatzeko gaitasuna behatzea.
· Jarrera
kritikoa, balioen, estereotipo kulturalen eta ikus-entzunezko
kontsumoko ohituren hausnarketarik gabeko harrerenganako
erresistentzia, informazio desberdinen ikerketa eta kontrastazioa
baloratzea, planteamenduak justifikatuz eta estereotipazioa alde batera
utziz.
Ebaluatzeko
modu honek, ikasleen interes eta jarrerekiko sensibilidadea
azaltzen duen irakasle-ikertzailea inplikatzen du.
Guzti
hauek, Moodle plataformaren bitartez landu eta kalifikatuko ditugu.
kus-entzunezko tailarrea, taldearenganako partaidetza
jarrera eskatzen da, zein banakako lanak egitea. Alde batetik
esperimentatzen dana, bestetik, kontzeptualki aztertu behat da.
Horrexegaitak, lan praktikoak eta teorikoak edo idatzizkoak egiten
dira.

