SAN BLAS
Urtero bezala, Otsailaren 3-an
San Blas azoka ospatzen da Abadiñon. Azoka hau nekazal azoka da eta
baserritarrek beren produktuak erakusten dizkigute.
NOLAKOA DA?
Aspalditik egiten den azoka bat
da. Urte asko darama funtzionatzen, gure birramona eta birraititek ere ezagutu
zuten. Goizean goizetik hasten dira baserritarrak haien produktuak ekartzen eta
erakusgai jartzen. Orduantxe hasten dira talogileen txosnak ipintzen ere.
Goizerdirako, ferialekutik hasi
eta zelaieta osoa jendez beteta egoten da. Oso giro polita egoten da, izan ere,
bertsolariak egoten dira eta bertako elikagaiak erosi daitezke.
KORDOIA
Eztarriko gaixotasun eta
istripuak osatzen dira kordoia jarrita. Kondairak dio, andre batek bere semea
hilzorian eraman zuela San Blasengana eztarrian arrain hezur bat sartuta eta Santuak
osatu zuela.
Kordoia 9 egunean eduki behar da
saman eta gero, erre egin behar da.
POSTUAK
Hainbat postu egoten dira egun
osoan zehar. Adibidez:
- Ganadu postuak: Behiak, zaldiak, ardiak, astoak…
- Nekazal tresneria
- Landare eta hazi saltzaileak
- Ortuariak, fruta, ogia, euskal pastela, txakolina, sagardoa…
- Peruarren postuak beren produktuekin
- Azokan falta ezin denaren postuak: erroskilak eta San Blas kordoia
“Bertakoa naizenez, betidanik
egon naiz. Lanean nabilenetik, zapatu eta domeketan bada soilik joaten naiz.” -
dio Bego Urizarrek, Abadiñoko herritarrak.
EGILEAK: Aitziber Ardanza, Nerea Amezua, Pablo Larrinaga, Marina Azkarraga, Irantzu Urien eta Egoitz Alava.
ARGAZKIAK: www.elcorreo.com
https://www.fli ckr.com/search/ ?q=san%20blas%2 0abadi%C3%B1o
ARGAZKIAK: www.elcorreo.com
https://www.fli








