20130513

zugan ni


ZUGAN NI

Durangaldeko gazteek bere gaitasun guztiak erakusteko aukera izan dute Markeliñe antzerki taldeak ospatutako arratsalde kulturalean. Arratsalde hartan denetarik ikusteko aukera geneukan, baina nagusiki, antzerki lehiaketa izan zuen arrakasta gehien.

Apirilaren 26an, zugan ni eguna ospatu zen Zornotzan eta hurrengoko egunean Durangon. Zugan ni, Markeliñeren antzerki lehiaketa da. Bertan Durangaldeko eta beste tokietako taldeak, 13-18 urte bitartekoak antzezleak,hartzen dute parte.

Antzerki lehiaketaz gain, hainbat ekintza egin ziren goizean zehar: marrazki lehiaketak, graffiti lehiaketak… Arratsaldean, antzerki lehiaketa egon zen, eta han, Zornotzako hiru taldeek, Igorreko bi taldeek, Iurretako batek, eta Durangoko beste batek urtean zehar prestatutako lana erakutsi zuten.

Igandean, bigarren aldiz obrak antzeztu ondoren, irabazleen izena eman zen. Antzezleak ziren epaileak eta haiek erabaki zuten Zornotzako taldeak, ‘baga biga higa’ irabaztea. Bigarren postuan Iurretakoak “12-tan batzarra “ obrarekin.

Gure erreportariek, Durangoko taldearekin, 5.garren postuak geratu direnak, “metro karratua” antzezpenarekin, hitz egiteko aukera izan dute. Haietako bik, Garazik eta Leirek alaitasun eta pazientzia handiz gure galderak erantzun dituzte.   



E- Urtean zehar ordu asko sartu diozue antzerkiari, baina lan giroa ona izan da momentu oro?
G- Bai, bueno, batzuetan ados jartzea kostatu zaigu, baina azkenean gure diferentziak alde batera utzita aurrera jarraitzea lortu dugu.
L- Garazik esandakoarekin bat nator, talde moduan oso ondo funtzionatzen dugu eta Irati eta Asier, gure monitoreek, dena errazagoa izatea lortu dute.

E- Pozik zaudete lortutako emaitzarekin?
G- Bai, baina balorazioa beste taldeek aukeratzea ez zait objektiboa iruditzen.
L- Urte osoan zehar egindako lana merezi du eta berriro ere errepikatzeko aukera
badaukat, ziur egon egingo dudala.

E- Markeliñe-n helburuak bete dira?
G eta L- Bai, antzerkia eta euskara bultzatu.

E- Azkenik, errepikatzeko esperientzia dela uste duzue?
G eta L- Bai, duda barik, jendeak galdetzen digunean, gure erantzuna baiezkoa da.

E: eskerrik asko neskak, eta hurrengorarte.