20130515



AZKENALDIAN, DURANGOKO IPARRAGIRRE 2 LOKALEAN GATAZKA HANDIAK EGON DIRA AUZOKIDEEKIN.

Emakume batek Iparragirre 2 lokalekoekin zuen arazoa gehiagora joan da, pasa den Maiatzaren 14an. Balde bat ‘erori’ zitzaion gazteak eguzkia hartzen zeudela. 

Gaur egun gure egunerokotasunean oso ohikoa dira gazteen lokalen eta auzokideen arteko gatazkak, baina Iparragirre 2 kalean dagoen lokal batek egunero ditu arazoak bere lokal gainean bizi den amama batekin. Hasieran arazo normalak ziren musika, zarata... baina gazteak barkamena eskatzen zuten eta gutxi gora-behera dena konpontzen zuten.
Maiatzaren 14an, zapatuan, gazteak lokal kanpoan zeuden eguzkia hartzen eta bat batean balkoitik ur balde bat ‘jausi’ zitzaion amamari. Emakumeak ez zuen barkamena eskatu eta gainera haserretu eta eztabaida handia izan zuen gazteekin, hortik aurrera ez amamak ezta lokaleko gazteek ez dute errespeturik bata bestearengan.
Denbora pasa eta gero gauzak ez dira hobetu, emakumea ia segundoro ertzaintzara deitzen dabil eta gazteak ez diote inori kasurik egiten. 18 salaketa izan behar dituzte ertzainak lokala itxi al izateko eta oraindik ez dituzte denak lortu.
Emakumearen eta gazteen iritziak lortzen zaitu gara baina gauzak ez dira oso argi gelditu.
Emakumeak dioenez lokal horren barruan norbait dagoen bakoitzean bere etxetik den-dena entzuten da eta berarentzat ez da beti eragozpen bat, baina hasieratik kexatu behar da gazteek konfiantzarik ez hartzeko. Gertatukoaren ondoren ez da txantxetan ibiliko, edozer egingo du lokal horretatik gazteak botatzeko.
Gazteak gertatukoaren ondoren lokalaren jabearekin hitz egin zuten eta jabeak esan zuenez emakume horrek beti izan ditu eragozpenak lokal horrekin, berdin da zer dagoen, denda bat, spa bat, liburu denda... beti dauka zerbait esateko.
Ikusitakoarekin oso argi gelditu da lokal honek Durangon egon den gatazkarik handiena izan duela, besteetan ez dituzte inoiz hainbeste salaketa jarraian jasan. 

                                                       Ane Urien, Bego Gouveia eta Sara De La Fuente.