20140117

SAN BLAS

SAN BLAS
Urtero bezala, Otsailaren 3-an San Blas azoka ospatzen da Abadiñon. Azoka hau nekazal azoka da eta baserritarrek beren produktuak erakusten dizkigute.


NOLAKOA DA?
Aspalditik egiten den azoka bat da. Urte asko darama funtzionatzen, gure birramona eta birraititek ere ezagutu zuten. Goizean goizetik hasten dira baserritarrak haien produktuak ekartzen eta erakusgai jartzen. Orduantxe hasten dira talogileen txosnak ipintzen ere.
Goizerdirako, ferialekutik hasi eta zelaieta osoa jendez beteta egoten da. Oso giro polita egoten da, izan ere, bertsolariak egoten dira eta bertako elikagaiak erosi daitezke.

KORDOIA
Eztarriko gaixotasun eta istripuak osatzen dira kordoia jarrita. Kondairak dio, andre batek bere semea hilzorian eraman zuela San Blasengana eztarrian arrain hezur bat sartuta eta Santuak osatu zuela.
Kordoia 9 egunean eduki behar da saman eta gero, erre egin behar da.

POSTUAK
Hainbat postu egoten dira egun osoan zehar. Adibidez:
  •  Ganadu postuak: Behiak, zaldiak, ardiak, astoak…
  •  Nekazal tresneria
  •  Landare eta hazi saltzaileak
  • Ortuariak, fruta, ogia, euskal pastela, txakolina, sagardoa…
  •  Peruarren postuak beren produktuekin
  •  Azokan falta ezin denaren postuak: erroskilak eta San Blas kordoia



“Bertakoa naizenez, betidanik egon naiz. Lanean nabilenetik, zapatu eta domeketan bada soilik joaten naiz.” - dio Bego Urizarrek, Abadiñoko herritarrak.

EGILEAK: Aitziber Ardanza, Nerea Amezua, Pablo Larrinaga, Marina Azkarraga, Irantzu Urien eta Egoitz Alava.
ARGAZKIAK: www.elcorreo.com
                         https://www.flickr.com/search/?q=san%20blas%20abadi%C3%B1o