20140120

Durangoko futbol talde internazionala


DURANGOKO FUTBOL TALDE INTERNAZIONALA

Durangoko Jesuitak Futbol Taldeak munduko kontinente guztietako kirolariz osatuta dago.

L.P, I.D, I.L, G.A, I.J / DURANGO

Orain dela 28 urte Durangoko guraso batzuk futbol talde bat sortu zuten. Jesuita ikastetxean eskola kirola amaitzerakoan beraien seme alabak jarraipena izateko beharra ikusi zutenez klub bat antolatzea bururatu zitzaien.

Urteak pasatu ahala egoera desberdinak bizi izan dira eta beraz direktibak ere aldatzen joan dira. Baina nahiz eta hau guztia gertatu ideia garrantzitsuena ez da aldatu: gazteak kirolaren bidez bere izaera garatzen joan daitezen.

Durangon gero eta atzerritar gehiago ikusten dira arlo guztietan inplikatuta eta kiroletan ere bai. Horregatik, Jesuitak Futbol Taldean aurten %50-a kanpotarrak dira: australiarrak, ghanatarrak, brasildarrak, errumaniarrak, marokoarrak… gehi euskaldunekin talde bitxia eratu dute. Kontinente guztietakoak Asia izan ezik jokatu dute orain arte.

Baina pasa den ostiralean, Urtarrilaren 17an, Jhong Cheng izeneko txinatar bat entrenatzeko asmoz agertu zen. Jokalari honekin futbol taldeak, guztiz internazionala dela esan dezake: munduko kontinente guztietako jokalariek bat egiten dute futbolean aritzen direnean.

Ez da izango talderik onena baina bai interkulturalitatearen eredu on bat. 



  












Durangoko Jesuitak Futbol Taldea (kadete maila)