Lapurketak lokaletan
LAPURKETAK LOKALETAN
Azken hilabetetan hainbat eta hainbat lapurreta-kausak aurkitu dira Durangoko lokaletan. Honek gazteen arreta piztu du eta notizia poliziaren belarrietara iritsi da.
Gaur
eguneko gazteek moda bat dute: lokalak. Lokalak, gazteek alkilatuak
dituzten lonjak dira. Beraien denbora librea pasatzeko eta dibertitzeko
erabiltzen dute. Batzuetan kexak egoten dira musika dela eta baina
txarrena lapurretak dira. Azken aldi honetan hainbat lapurreta egon dira
hainbat lokaletan. Seguruak al dira lokalak?
Arazo
honek, hainbat bider errepikatu dira gaur egungo gazteen lokaletan,
batez ere segurtasunik gabekoetan. Gainera lapurrak ondo aprobetzatzen
dute egoerak: lokaleko ateren bat zabalik geratzen bada, gauean birritan
pentsatu gabe sartzen dira eta dauzen baliozko gauza guztiak hartzen
dituzte. Egoera hau Durangon asko errepikatu da azkeneko egunotan eta
horregaitik abisu hau emon nahi dugu: Lokala beti egon behar da itxita,
nahiz eta oso berandu izan eta pentsatu ez dagoela inor gertu.