"Durango emakumeenganako
indarkeriaren kontra"
110 bat lagunek Durangoko kaleak zeharkatu
dituzte emakumeenganako indarkeriaren kontra. Autodefentsa feministaren alde
egin dute, eta borrokan jarraitzeko beharra azpimarratu dute.
Azken urteetan Durangon
hainbat bortxaketa egon dira, batez ere emakumeenganakoak. Horren ondorioz bortxaketaren
aurkako jendea altxatu egin da horren kontra.
Erasorik ez, erantzunik Gabe eta Gora borroka
feminista oihuak bota dituzte gaur 19:00etan Durangon hasi den
manifestazioan. Lehenengo pankartan hainbat gazte joan dira, eta manifestazioan
zehar ere gazte ugari ikusi dituzte. Amaieran, hiru emakume adierazpena
irakurri dute: "Heteropatriarkatuak itsu behar gaitu, haren makineriaren
engranajeak eta haien arteko erlazioak ikusteko gai izanez gero sistema osoa
eroriarazi dezakegulako". "Urteak, belaunaldiak daramatzagu
jostorratzak zorrozten, sarea josten, betaurrekoak fintzen, begiak irekitzen,
itzalpekoari izena jartzen. Eta hori da, hain zuzen, gure helburua: makineria
lehertzea!".
Borrokarako prest agertu dira. "Erasoen aurrean ozenki
adierazi izan dugu gure hautua, eta horretan jarraituko dugu indarkeria sexista
gure eguneroko ogia izaten den bitartean", azaldu dute. Ez dira egoera
biktima izatearekin konformatzen: "Ez gara biktimak, ez gara subjektu
pasiboak eta ez gara instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialekin
konformatzen. Guk ahalduntze indibidual eta kolektibo baten bidean autodefentsa
feminista aukeratzen dugu".
Bukatzeko, gazteen arteko indarkeria hazten dabilela diote
ikerketek, eta gertaera larria dela uste dute. Horrelako kasuak izebergaren
punta besterik ez direla ohartarazi dute. Euren ustez, sistemaren forma
aldaketek eragiten dituzte kasu horiek. Horren aurrean, autodefentsa
feministarako deia egin dute.
