20120524

Caja Laboral eta Ipar Kutxaren elkarketa

Caja Laboralen eta Ipar Kutxaren arteko integrazioa Azaroaren 1ean gertatuko da. 


Fusio honen prozesuaren berri Martxoaren 20an eman zen.Egun honetan entidadeek elkarketaren protokoloa sinatu zuten.Fusio honen ostean 1,3 milioi bezero izango dira 450 bulego eta 2500 langile, Nafarroan, Gaztela-Leonen, Euskadin, Aragoin eta Madrilen.

Entidade honetan Caja Laboraleko 12 errepresentatzaile eta Ipar Kutxako 3 egongo dira.Fusio hau egitea erabaki zuten, bi entidadeen egoera ekonomikoa zela eta, erabaki onena zelako.Gaur egun, proiektua martxan dabil, astero bi egunetan elkartzen diren integrazio mahiak daude eta Ekainaren 30ean asanblea batzuk egongo dira fusio hori aprobatzeko eta Azaroan martxan jartzeko.

Ideia hau egoera ekonomikoa kontuan hartuta bi entidadeen erabakia izan zen eta bi entidadeak euskaldunak zirenez bien artean elkartzea erabaki zuten.

Fusio honen informazio sakonagoa bilatzen Ipar Kutxara hurbildu gara eta bertako langile bati galdera batzuk egin dizkiogu:
 -Fusio honen ostean izena aldatuko da?
Jakina aldatuko dela, entidade berri bat izango baita. Oraingoan Caja-Laboral Ipar-Kutxa deituko da.

-Zer gertatuko da oraingo langileekin?
Fusio honen ondoren, soberan daudenei dirua emango zaie joateagatik eta besteak entidade berrian integratuko dira.

-Bezeroei zerbaitetan eragozten die fusio hau?
Alderantziz, asko hobeagoa izango da beraientzako,arreta pertsonalizatuagoa izango bait dute.

Guzti honen ondoren berri eta aldaketa gehiagoren zain gaude.Informazio gehiagorako: