20120517

Tren margotuak

DURANGALDEKO TRENAK GAUEAN SEGURU AL DAUDE?

Euskotrenen tren berriak ateratzeaz batera margotu dituzte. Betikolez gau batean gertatu zen guztia eta eguzkia atera orduko, trena margotuta zegoen. Bi atxilotu egon dira.

Orain dela hiru egun, Durangoko euskotren geltokian dena ilun zegoela, grafitero batzuek tren berri bat margotu zuten. Lurrean ageri diren urratsen arabera, gaizkileak hesitik salto egin zuten eta ate bat fortzatuz sartu egin ziren trena gordeta zegoen tokira.Trena margotu dute zeren eta blog batean argitaratu zutenez, trena margotzen zuena 6000 € irabaziko zituen.


Gaueko 2 ak inguruan sartu egin ziren trena margotzera. Dena ondo eta isilean egin zuten baina akats bat gauzatu zen: haiek margotu zutela frogatzeko, argazki bat atera behar zuten. Atera ez zutela  konturatzean, berriz ere barrura sartu eta argazkia atera zuten. Baina haien ezusterako, kanpoaldean polizia zegoen itxaroten gaizkileak harrapatzeko.
  
Egindako astakeria oso garesti aterako zaie mutikoei. Leku pribatu batera sartzea eta tren berri bat margotzea izugarrizko isuna dakar. 

 Bertako jendea nazkatuta dago egoerarekin, tren berriak guk ordaindu ditugulako eta egun batzuk martxan jarri eta gero “apainduak” daudelako.
Egindako elkarrizketa batzuetan nabaritzen da jendearen haserrea arazo larri honen aurrean. Askotariko iritziak daude: batzuek haserre bizian daude eta gaizkilei lepoa gorritu nahi diete; besteek ez dute gauza askorik esan zeren eta haien esanez politago daude tren margotuak.


 
Baina ez da dena txarto atera, zeren eta isunarekin trena garbituko dute eta gaurtik aurrera kamera gehiago jarriko dituzte eta arreta handiz ibiliko dira.