18
urte beherakoei alkohola saltzea ez da
legala. Baina betetzen al da
hori?
Herri
askoren giroa zapuzten duen arrazoi bat 18 urtetik
beherakoak
alkoholaren eraginpean ikustea da, baina nola,
non... lortzen dute
alkohola?
Legeak dioenez adin txikikoei alkohola saltzea delitua da, baina argi dago legea ez dela betetzen. Gaur egungo gazteek ia astebururo edaten dute alkohola, eta orokorrean ez dute inolako arazorik aurkitzen edaria lortzeko, herri guztietan baitago adin gutxikoenei alkohola saltzeko prest dagoen norbait.
Larunbat
gauero 14 urtetik aurrerako gazte asko tabernetan edo diskoteketan
elkartzen dira. taberna hauetara edonor sartzen da gaur egun, bere adina kontuan izan gabe eta zerbitzariek ez diete inolako eragozpenik jartzen edariak eskatzeko.
Durangoko
Drogodependentzia zentrora joan ginenean, bertan, Legearen gorabeherakoak
azaldu zizkiguten. Alkoholaren eta drogen inguruko informazioa azaldu
ziguten eta alkoholaren konsumoan gaztetatik hasten diren pertsonek
etorkizunean arazo larriak izan ditzaketela esan ziguten. Arazo
hauen artean, larrienetako bat koma etilikoak dira, astebururo
gertatzen den arazo larria. azaldu zigueten ere hainbat estudiok esaten dutenez, gaur egungo gazteak etorkizuenean gibel arazoak izateko arrisku oso altua dutela, alkohol kantitate izugarriak edaten baitituzte.
Hainbat
diskoteka ere badaude durangon, non sartzen den guztiei saltzen diete
alkohola. Suposatzen da gazte hauek 16 urtetik gorakoak direla, baina
sarritan gazteagoak ere aurkitu daitezke bertan. Diskoteka guzti
hauek kalebarrian daude, eta batez ere D. Eta F. Izeneko tabernetan
ikus daiteke egoera hau, baina orokorrean, leku guztietan ikus daitezke egoera hauek.
Hilaren 25ean New Step pub-a zabalduko dute Kalebarrian bertan. Pub-aren jabeak dioenez, haien lehen helbruetako bat legea errespetatzea da, eta adin txikikoei alkoholik ez saltzen saiatuko dira.