4-DBH-ko IKASLEAK BARTZELONAN
Jesuitak ikastetxeko 4dbh-ko ikasleek Bartzelonara joan ziren, bertan 4 eguneko egonaldiaz gozatzeko eta bertako lekurik harrigarrienak ezagutzeko.
Jesuitetako 4dbh-ko ikasleek bartzelonara joateko asmoz, bidaia bertara hartu zuten. Dirua hainbat iturrietatik lortu zuten, esaterako, Santo Tomas egunean izugarrizko azoka prestatu zuten eta horrez gain ikasle bakoitza 75-80 rifa saltzeaz arduratu zen..
Autobusa goizeko 4-etan hartu zuten eta goizeko 8-retan lehenengo geldialdia egin zuten, horren ostean autobusa hartu eta gutxi gora behera 12etan heldu ziren bartzelonara. Hotelak Novotel Cornella izena zuen eta Bartzelonarako bidean zegoen.
Ikasleak bertan zeudela, gauza izugarriak ikusi zituzten, Sagrada Familia, Montjuic, Park Guell, Zientzia museoa eta Port-Aventura bisitatu zuten. Hiri handi baten ohiturak ere ezagutu zituzten eta hainbat ezberdintasun zeunden. Nahi zutenek Camp Nou-ra joan ziren.
Arte arloan, Gaudiren obrak ikasi zituzten Sagrada Familia eta Park Güell- era joaten. Hala eta guztiz, Pasea de Gracian ere, bere hainbat obrak nabarmentzen ziren: Casa Batllo. Etretenimendu arloan, port-aventurara joan ziren eguna pasatzera eta dibertitzera. Batzuek kirol arloaz ere gozatu Bartzelonako futbol taldearen zelaia ikusis: Camp Nou.
Gure ikaskideei eta zenbait irakasleri galderak eginez, esperientzia ezin hobea izan zela onartu dute eta oso pozik daudela ere.
