Gure eskolako lehen hezkuntzako 4. mailako eta DBH. 4.ko ikasleak aukeratuen artean daude, Euskal Herria, mundu mailan duen ikasketa maila zein den neurtzeko.
4. mailako ikasleak 2012an finantzia-kompetentzia lantzen.
Maiatzaren 4a eta 20aren artean, kurtso bakoitzeko 40 ikasle, bost ikasgai desberdinek lantzen dituzten probak egingo dituzte: irakurketa, matematika, zientziak, buruketen ebazpena eta finantza konpetentzia. Garo-kontzeptuan oinarrituta, eguneroko bizitzan era askotako zereginak egiteko, ikasleek zer nolako gaitasuna duten aztertzen du.
Froga hauek, hiru urtean behin egiten dira eta bi ordu irauten dute. Bi ordu honetan, bost minutuko atsedenaldia izango dute, eta, bukatzeko, 45 minutuko galdetegi bat osatu behar izango dute. Orokorrean ordenagailuz egingo da, baina herrialde askotan non, ez duten gu ditugun baliabide teknologiko guztiak, paperean egiteko aukera izango dute.
DBH 4. mailako eta LH. 4. mailako ikasleek, Pisa proba egin aurretik, ez zekiten zer ote zen, eta galdera egiterakoan honelako erantzun genituen:
“Pisa entzutean, zein da bururatzen zaizun lehen hitza?”
|
Isabel Kapanaga, aurreko urteetan gure ikastetxeko zuzendaria izan den irakaslea, eta orain, DBH. 4.mailako tutoreari galdera berdina egiterakoan, erantzun zehatzago bat emango digu:
- Isabel: “PISA-n herrialde asko parte hartzen dute, zaila denez baliokidetasun kulikularrak lortzea, piza ez dauka ikuspegi tradizionalik; ez da saiatzen arlo horretan zer nolako eskola emaitza lortzen den jakitea, herrialdeko erronkei aurre egitea da bere helburua.”
Isabelek emandako informazioan oinarrituta, jakin dezakegu, Maiatzaren 8an izango direla proba hauek. Badakigu gure ikasleen jarrera, gaitasuna eta gogoak maila altukoak direla; izan ere, ikasketa-maila eta gure instalazioei esker Urrezko saria lortu genuen aurreko urtean. Hori dela eta, ziur gaude, Euskal Herria mundu mailako Top 10 rankinean egongo dela, seguru. Sorte on neska-mutilok!
2015-ko Maiatzak 2.